
Lagun eta familia giroan, hain gogokoa dugun kirola praktikatzera konbidatu nahi zaituztegu. Horretarako, jadanik, prest daukagu datorren kurtsorako egitasmoa. Urtero, egitasmo berria taxutzerakoan garbi izaten dugu zein izango diren gure helburuak: gure inguru aberatsa ezagutuz pixkanaka gure gorputzak hezi eta indartzea eta pertsona desberdinen arteko harremanaz eta inguruarekiko begiruneaz geure buruak janztea, alegia. Adin desberdinetako pertsonak izaten ditugu gurekin, lau urtekoak eta jubilatuak barne, eta esparru zabal horren barruan oso gaitasun fisiko desberdinak dituztenak etortzen dira. Guztiak kontutan harturik, lehenengo txangoak errazagoak izango dira, denbora aurrera dioan heinean zailtasuna handituko dugu ikasturtea amaitzerako erronka handiagoei aurre egin ahal izateko fondo apur bat hartzeko. Mendian ibiltzeko ohiturarik ez duzuenoi hasieran gehixeago kostatuko zaizue, baina maiztasunari eutsiz konturatu gabe egokituko zarete maiztasuna eta baikortasuna baitira kirol honen gakoak. Eguraldiak ere baduelako zeresana kontu hauetan, beti izaten dugu beste aukeraren bat gorderik gaiztotzen zaigunerako. Eta hauxe da gure programa:
| Eguraldia ยป Ordizian |