Aupa mutilok, zuek ere motxila alde batera utzi eta teklatuari txinpartak ateratzen arituko zaretelakoan, hemen dituzue proposamen batzuk:
- Blogaren izena: Blasek zioen badirela elkarte gehiago izen berarekin (IKASMENDI)
Nik “JAKINSARO” proposatzen dizuet. Ikastolako beste izenekin identifikatzen da (JAKINTZA, JAKINTZAZU, EUSKALJAKINTZA)eta gure mendi eta baserrietako toponimo askotan agerten den “saro - saroi” izenekin. Aproposa iruditzen zait gure artaldearen bilgune bihurtu nahi dugun bazterra bataiatzeko.
Tira, nire alabaren iritziz ez omen du ondo “sonatzen” , baino hitz xelebregoetara ohitu behar izan diagu azken urte hauetan… - Argazkiak eta postarentzat google kontu berri bat sortu dut: jakinsaro@gmail.com. (Picassara sartzeko ere kontu bera erabili.)
Nire ustez, azkoz hobeto moldatuko gara argazki eta artxiboak toki bakar batetik kudeatuz.
Argazki batzuk igo ditut eta konturatu nahiz ez duela oso erresoluzio handian bidaltzea merezi, toki gehiegi hartzen baitute. Igo aurretik argazkiei ikastolaren logoa itsatsi diet eta erresoluzioa jaitsi. Hala ere, berehala gainezka egingo digulakoan nago, eta agian, zerbait ordainduz zakua handitu beharko dugu. Irteeretan txapela pasatzen hasiko gaituk finantziazioa lortzeko. - Pirineotara irteera:
Bihar goizean joango nahiz KUTXAra kontu bat irekitzera, eta komeni da bi lagunen izenean jartzea. Baten batek, goizeko zortzi eta erdietan azaltzerik baduzue, kasu egin. (Blas: hirekin pentsatzen ari nauk)
Somatuko duzuenez, ni bero-bero nabil kontu honekin ,(Begoña sutan),eta hoztu baino lehen bidali zuen iritziak eta proposamenak.



