Sakanako zelaietan hotz egiten zuen gu iritsi ginenean eta Nafarroako ikastolen festa prestatzen ari zirenak eguna argitu aurretik nozitzen ari ziren urtaroko lehen izoztea.
Beriaingo maldetara Unanuatik gora abiatu ginen eta ekialdetik ortzia argitzen zioan heinean soroetako izotza ezkutatuz joan zen, soinean genituen txano, eskularru eta berokiekin batera.
Gorritzen hasitako basoak, zeruertz gardena, urdina eta argia nagusi. Horrelakoxea izan zen udazkenak egun horretarako aukeratu zuen jantzia, aproposa bai mendirako bai festarako.
Guk ederki aprobetxatu genuen aukera. Beriaingo magala zeharkatuz hamabiak inguruan iritsi ginen Arruazura, basoko bidezidorrak atzean utzi eta Nafarroa Oinezko zirkuituarekin bat egitera. Han ere gure taldeko gazteenak ederki erakutsi zuten beren trebetasuna hormetan gora.





uberVU - social comments(e)k zera dio:
Social comments and analytics for this post
This post was mentioned on Twitter by jakintza: Jakintzako mendizale Nafarroa Oinez:
18 hours igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.Sakanako zelaietan hotz egiten zuen gu iritsi ginen.. http://bit.ly/IaQ7G