Hasiera   Nor Gara   Aholkuak   Fitxategiak   Hurrengo Irteera  Argazkiak   Bideoak  Kontaiguzu   Menura jaitsi     feed

jakinsoroizenburu

Hurrengo irteera Etxarrin egingo den Nafarroa Oinez izan arren, Ernion Kilometroak eta Nafarroa oinezen arteko asteburu luze horretan zerbait berezia egiteko proposamena atera zen: Ordizia-Orio zeharkaldia. Interesa sortu zuela ikusita, ba… antolatzeari ekin diogu. Aspaldiko kontua da Orioko irteera hau (Saioa edo Aralarko buelta bezalakoa) eta aukera polita zela iruditu zitzaigun. Gero ordea, ondo pentsatu ondoren, uste dugu uda dela Oriora joateko garairik aproposena, eta ez orain. Beraz, proposamen berriarekin gatozkizue, hau ere egutegitik kanpo: Ordizia-Lekunberri (Ordizia-Lazkaomendi-Intsusti-Enirio-Igaratza-Lekunberri)
Egin dugun plana honako hau da: larunbatean autoak eraman eta han utzita, txirrinduz bueltatu (aldapa bera deeeeeeela). Igandean goiz goizetik abiatu eta irteten garen orduaren arabera, mendian edo Lekunberrin bazkalduko dugu. Hemen aukera dago kanpinean gelditzeko edo autoak hartu eta bueltatu. Gelditzekotan, aterpetxea har dezakegu edo dendak muntatu (hau larunbatean egingo genuke). Astelehenean San Migel, Ttutturre edota perretxikoak hartzera joan gintezke. Aukera asko dago. Umeak joan ahal izateko alternatibaren bat bilatzen ari gara, baino hau guztia lotzeko jakin behar dugu zenbat jende animatzen garen eta ze asmoa dugun. Beraz, joan nahi duzuenok jarri harremanetan gurekin hemendik lehenbailehen.
IbilbideaOriokoaren antzekoa da kilometroetan, baino menditsuagoa da noski. Ez du zailtasun berezirik, baino ez ahaztu 36 kilometro direla eta tartean, Iribasera ailegatu arte, ez dago biderik autoak topatzeko. Hala ere, ez izan beldurrik, zailtasun gabeko ibilbide luze xamarra da baino izugarri polita: Aralar erdi erditik zeharkatuko dugu. Anima zaitezte!

Bestalde, elurretara joateko izenak hartzen ari gara, eta kontuan izanda bi autobus baino gehiago ezin dugula jarri, lehenbailehen bete ezazue horretarako jarri dugun galdeketa. Izena emateko, klikatu hemen eta bete datuak

     (2) Iruzkin  | Logoaren irudia zabaldu |  delicious del.icio.us |  feed RSS 2.0

<

Ondo hasi dugu ikasturte berria, gure gaztetxo “beteranoek” ez dute indar izpirik ere galdu udaran, Marino Lejarreta bera ere atzean utzi baitute.
Aurreko egunetako eguraldia ikusita, jende asko atzeratuko zela espero genuen, baina ez da horrela izan, gaixotu diren bakan batzuk gelditu baitzaizkigu etxean. Azkenean, xirak eta aterkiak alferrik izan ditugu ateri izan baitugu ibilaldiaren hamabi kilometroen zehar.
Bestalde, aurpegi berriak ere ikusi ditugu taldean eta asko poztu gara mendian nola ibili diren ikusita. Ea hurrengoan ere gurekin izaten ditugun.

muxuak


Eta gaurko “segadan” parte hartu duzuenok jakin ezazue zuekin ematen ditugun momentuak direla guretzako saririk goxoenak.
MILA ESKER eta beste MILA MUXU seion partetik.

     Iruzkin (1)  | Logoaren irudia zabaldu |  delicious del.icio.us |  feed RSS 2.0


JAKINTZA ikastola mendizaletasuna lantzen

Aurreko bideoak

Irteerak

aurreko irteerak
hurrengo irteera
Eguraldia » Ordizian
El Tiempo por Tutiempo.net

Argazkiak Flickr-en


Ikusi mendizaleak


Azken Iruzkinak


Azken mezuak

Fitxategiak: