Azken albistegietan ikusitako iruzkinen arabera, Pirineotara joateko zalantza gutxi izango duzuen irudi arren, zerbait jartzea pentsatu dugu, zenbait gauza gogorarazteko.
Ostiralean, 26an arboledatik aterako gara eta denok 17:30etan egon behar dugu bertan. 6ak baino lehen atera behar dugu. Afaria bi txandatan egin behar da eta ez dugu denbora asko luzatu behar. Hurrengo goizean badakizue goiz altxatu behar dugula.
Taldeak eginda daude eta autobusean banatuko ditugu . Hiru ordutako bidaian norbaitek aldaketak egin nahi baditu denbora soberan dauka egiteko. 110 pertsona gara eta kanpinera ailegatzen garenean dena erabat antolatuta egon behar da gauzak ez nahasteko: giltzak banatu, trasteak utzi eta afaltzera.
Gauzak eramateko garaian, zalantzak omen daude eta batzuk ere galdezka etorri zarete. Hona hemen aholku batzuk:
Bi egunetan mendian bertan bazkalduko dugu eta bakoitzak bere janaria eraman behar du. Ogia kanpinetik hartuko dugu eta denda txiki bat badute ere zenbait gauza erosteko: ura, latak, hestebeteak, txokolatea, gailetak.…Gainera, kanpina herrian bertan dago eta erosteko aukera ere egongo da. Hala ere, hobe etxetik eramaten badugu.
Gosariak eta afariak kanpinean egingo ditugu. Lo-zakuak ez dira eraman behar. Bungalowetan izarak eta mantak daude eta baita toallak, gela eta xanpu txikiak ere. Mendiko eguraldia aldakorra denez, babes-arropa eraman behar da (txanoak, eskularruak, zirak, e.a.). Ibilbidean ur gutxi aurkituko dugu, beraz kantinploraz ondo hornitu. Iaz arazoak izan genituen urarekin eta berriro kale ez egiteko eraman gutxienez litroa pertsonako. Hobe da pisu gehiago eramatea egarria pasatzea baino. Ibilbidean zehar errekatxoak aurkituko ditugu eta ura ona izaten da, hala ere, ez dira iturri seguruak. Botak, zapatilak, txanglak, eguzkitako kremak, kapelak, bainujantzia, toalla (kanpinean igerilekua dago eta ausartak lakuetan ere sar daitezke).
Laburrean:
Irteera: ostiralean, 26an, arratsaldeko 17:30etan Arboledan.
Buelta: igandean, 28an, gaueko 9ak aldera Arboledan.
Larunbatean Acherito lakura joango gara eta hemendik, nahi duena, Larraillera (2147). Txango hau luzatu zaigu autobusak guk nahi genuen tokian ezin duelako buelta eman. Meategiaren etxetik irten beharrean, Selva de Ozatik hasiko gara ibilbidearen joan-etorriari 6/7 kilometro gehiago emanez.
Igandean Lizara-Valle de los Sarrios-Estanes lakua-Somport zeharkaldia. Honi berriz, bestea konpentsatzeko 5/6 kilometro murriztu diogu.
Bi irteera horiek eguraldi ona badugu egingo ditugu, bestela alternatiba bezala, beste ibilbidea prestatu dugu: Siresa eta Selva de Ozaren artean dagoen “Boca del Infierno”.
Zalantzaren bat edota iradokizunak egin nahi badituzue iruzkina bidali eta erantzungo dizuegu. Ostirala arte beraz!





Esti eta Raul(e)k zera dio:
GAURKOAN ERE TXAPELA KENDU BEHAR DUGU
ANTOLATZAILEEN AURREAN, TXAPO!
OSO ESPERIENTZI POLITA IZAN DA GURETZAT,
LEKUAK OSO POLITAK ETA GIROA EZIN HOBEA.
URRENGOA NORA IZANGO DEN JAKITEKO IRRIKITAN GAUDE…
10 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.ESKERRIK ASKO!!!