
Hurrengo asteburuan, martxoaren 7an eta 8an elurretara goaz! 109 eskiatzaile elkartuko gara Zuhaiztian (Arboledan) goizeko 6etan autobusak hartzeko. Badirudi, bilera baten zain egon zaretela eta guk kale egin dugu. Ez dugu antolatu, lehenengo bilera egin zenetik ez dugulako ezer berririk kontatzeko. Hala ere, bilera hartan banatu genuen paperean, irteeraren zehaztasun guztiak jarriak egon arren, badaezpada ere (eta galduta baduzue) gogoratuko dizkizuegu:
Aipatu bezala, irteera martxoaren 7an, goizeko 6etan Zuhaiztitik egingo dugu. Buelta, martxoaren 8an iluntzean toki berean. Bi egunetako bazkaria eraman behar da, eski-estazioan bazkalduko dugulako, eta goiz irtetzen garenez, bidean ogia erosteko denbora izango dugu, Liedenan adibidez. Aipatu genizuen ere, Somporten kafetegia badagoela eta nahi duenarentzat bazkariak ematen dituztela, nahiz eta guk ez gomendatu. Afaria eta gosaria aterpetxean bertan egingo dugu.
Arroparekin ere zalantzak sortu dira. Ez eraman gehiegi. Eguraldi oso, oso txarra egiten badu ezingo dugu eskiatu (alternatibaren bat badugu), eta eguraldia portatzen bada arropa lodiak soberan izango ditugu iraupen-eskian aritzeko. Mendi irteeratan erabiltzen dugun arropa adibidez nahikoa da, eta ez ahaztu eskularruak, betaurrekoak eta eguzkitako krema. Garrantzitsua da eskiatzeko erabili behar dugun arropa etxetik jantzita eramatea, horrela ez dugu denbora galduko eta mendiko botak bakarrik elur-erraketak jantzi nahi dituenak eraman behar ditu. Azkenik, toallak eta izarak ez dira eraman behar. Bi eta hiru ohetako gelak dira, bakoitza bere bainu gelarekin.
Eskiak, botak eta makilak denontzat prest izango ditugu iristen garenean eta gehiegi ez nahasteko, hamarreko taldeetan sartuko gara guretzako propio utzitako gela batean. Baino honetaz ez kezkatu, dena ongi antolatuta dago eta.
Hau da guztia. Koadrilan elurretan bi egun primeran igarotzea da garrantzitsuena. Askorentzat lehenengo esperientzia izango da eta oroimen polita eramatea espero dugu.
Zalantzak izatekotan, aukera polita duzue iruzkinen bidez estreinatzeko; eta zalantzak ez badituzue ere, irteerari buruzko komentarioak egitea ere eskertuko genizkizueke.
Bestalde, ba dugu ekainean Hecho Bailarara egingo dugun irteeraren data: kurtso bukaera dela, dantzari txikia, eta abar, azkenean 26tik 28ra egingo dugu. Hurrengo astean banatuko ditugu apuntatzeko paperak eta eski irteeran egin dugun eran, bi autobus baino ez dugu jarriko. Zehaztasun gehiago emango dugu baino gogoak pizteko irteerak zeintzuk izango diren aurreratuko dizkizuegu: larunbatean Selva de Oza - Ibon de Acherito eta igandean Lizara aterpetxea - Valle de los Sarrios - Ibon de Estanés - Candanchu. Toki honetan, autobusa zain izango dugu etxera zuzenean itzultzeko.





Iñaki(e)k zera dio:
Hau da hau plana, batetik buelatu gabe eta hurrengoa prestatzen!!!
22 hours igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.Animo eta segi horrela.
Iñaki(e)k zera dio:
Kaixo, zer iruditzen zaizue etxean dugun lera (trineoa) eramatea?.
2 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.Gero arte.
busabiaga(e)k zera dio:
Ez zara galdera hori egiten duen bakarra. Nik ere gustora eramango nuke nerea, baino Nagusiek (eskiatzen lagundu behar diguten horiek) ez digute uzten.Aukeran jarrita eskiak baino, trineo gehiago eramango genuen, seguro, baino autobusa nahiko beteta joango da trasto gehiago sartzeko. Hala ere, lasai egon, programatuta dagoela guztia, eta 4/5 trineo alokatuko ditugu ume eta helduontzat.
2 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.jentila(e)k zera dio:
Iñaki, zahatorik gabe ez azaldu gero!
3 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.Iñaki(e)k zera dio:
Zorionak denori, guraso, antolatzaile eta umeei, oso asteburu ona pasa dugu.
7 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.Zaila da hainbeste jendearekin gauzak ondo ateratzea baina denon laguntzarekin horrela izan da, borondate kontua.
Hala era pega txiki bat izan genuen Jacan, poteo orduan infiltratu bat izan genuen bi taldetan oso ondo murgildu zena(halako aurpegia!!)
ZorionakMikel, Blas eta Imanol
esti(e)k zera dio:
Lehenengo aldia da blogean saltsatan nabilela eta lehenengo meuza ez dakit nora joan den, baina nahiago dut bi aldiz iristea…Eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu mendi irteerak eta aste bukaera zoragarri hau antolati duzuen guraso talde horri.
8 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.Mila esker zuen lana eta denborarengatik!!!
Ea orain argazkiak igotzeko gai naizen…laguntza pixka bat emateko norbaiten aholkuren bat?
busabiaga(e)k zera dio:
Esti, lehenengo aldia izateko oso ondo egin duzu. Hemendik aurrera errazagoa aterako zaizu. Argazkiak momentuz, ezin dituzu zuk publikatu. Jarri nahi dituzun argazkiak jakinsaro@gmail.com helbidera bidali edo Liburutegira ekarri guk publikatzeko. Besteek ere horrela egiten dute eta hemen daukat mordo bat sartzeko. Ea ba denon artean errepoprtai polita ateratzen den.
9 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.Mila esker zuri eta Iñakiri, loreak botatzen, parte hartzeagatik. Gure partetik esan behar duguna zera da: oso, oso erraza dela edozer gauza antolatzea halako talde jatorrarekin.
Lehenengo egunean autobus bat bete dugu ekaineko irterarako. Hau da hau!
hilario(e)k zera dio:
kaixo. nere lehen eguna da ere baina probatzea erabaki dut.Aurreneko gauza, zorionak , somporteko irteeran oso ondo pasa dugu denok eta jente asko ginen. Eta hecho irteerari buruz , badakizue non lo egin daiteken ?
9 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.jentila(e)k zera dio:
Taldea ez banatzea da gure asmoa. Izen ematea nola dioan ikusita berriro ere ehun lagunentzat hostatua bilatu beharrean gaude.
10 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.Gabarditoko aterpean eta Bisaltico kanpinean ez dago guztiok batera sartzeko tokia.
Aukerak:
1-Taldea bitan banatu batzuk Bisalticon eta besteak Gabarditon.
2-Guztiak Bisalticon, baina talde bat kanpin dendetan.
3-Guztiak Siresako Castillo de Acher ostatuan sartu. Aukera honek prezioa igotzen du.
Dena den 27an izena eman duzuen guztiokin elkartzeko asmoa dugu eta ordurako kontu hau ondo lotua izango dugulakoan nago.
busabiaga(e)k zera dio:
Akatsen bat egongo zen ba! Beno, Hilariok zorionak ematen dizkigu dena ondo atera delako. Nik eskerrak eman behar dizkiot berari, eta berak izan zuen jarrera berdina izan zuten beste guztiei. Izan ere, pazientzia handia eduki behar da batzuoi bi egunetan elur gainean tente egoten erakusteko, beraien buruan “arriskuan” jarriz; bat baino gehiago aurretik eraman genuen eta.
10 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.maipi-joxi(e)k zera dio:
maipi-joxi: gu ere lehen aldiz baina usten diat merezi duela.Somportekoa mundiala,ez al diagu errepikatuko san josetan? gu prest.
10 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.antolaketan 10 pustarri eta giroan beste 10.
Udarakoaren zai gelditzen gaituk
iurresta(e)k zera dio:
Ikusten dudanez jende berria animatzen ari da iruzkinetan parte hartzera. Pozgarria!!
Iraupen eskiaren esperientzia batzuentzat esperientzia berria izan da, dirudienez jendeari gustatu zaio eta jarraitzeko prest daude.
Somport bakarrik ezagutzen duzuenontzat hona hemen iraupen eskia egiteko beste toki eder batzuk:
Abodi, Iratiko etxolak (iparraldean), Belagua, Braca (Arette), Isarbe, val de azun (aubisque aldean 110 km eskiatzeko!!), Pont de espagne (cauterets),Hospital de Benasque, Pla de Beret,……..
Aipatu ditudan hauek gertuen ditugunak dira baina pirinio guztian ditugu iraupen eskiaz gozatzeko zentroak. Hasi Euskal Herritik eta Kataluinarte, piriniotako ipar zein hego aldeetan.
ah,….ezin ahaztu gertuen ditugun guneak, elurra dagoenean Aralarren Guardaetxe eta Urbasa. Leku zoragarriak iraupen eskiaz gozatzeko, hori bai, hemen ez da makinarik pasatzen.
Beno badakizue, gogoa izanez gero elurra mendian eta ibili…………..
aio!!
16 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.