Euriaren mehatxupean habiatu ginen Garindik Ordiziara, eta zaparradaren bat edo beste ezin izan genuen saihestu bidean zehar. Horrelakoetan, ohikoa denez, lokatzak ere izan zuen bere protagonismoa eta azkenerako, ibilaldiaren hamabi kilometroak astun samarrak bihurtu zitzaizkigun guztioi. Ioiatik beherantz marmar bat baino gehiago entzun behar izan genituen eta arrazoi zuten, ikusi bestela azken argazkiko aurpegiak. Dena den, bazkal osterako ederki berpiztu zitzaizkigun gure lagunak; ea hurrengoan gutxiago nekatzen garen!
Bestalde, bihar hilak 26, urtea beteko da txoko honetatik gure asmoen berri emanez lehenengo mezua plazaratu genuela.
Urte betean ia hiru mila bisita izan ditugu, haietatik bederatziehun, pertsona desberdinenak. Gehienak Euskal Herritik etorri zaizkigu, asko Espainiako hirietatik: Madrid, Burgos, Barcelona, Lugo, Cadiz eta abar…. Bakan batzuk, ordea, oso urrutitik izan dute gure ikastolako mendizaleon joan etorrien berri; Mexiko, Errusia, Grezia, Suedia, Polonia, Frantzia, Kanada, Alemania, Ameriketako Estatu Batuak eta Perutik, hain zuzen ere.
Aurrera begira, egitasmo honen jarraipena bermatzeko partaidetza handitzea gustatuko litzaiguke, beraz, utzi lotsak alde batera eta parte hatzera animatu.