Euria, elurra eta lokatza bide lagun genituela Lizarrustitik Ataungo Aia auzoraino egin genuen azaroaren 30an. 
Partaideen esperientziari esker arazorik gabe gainditu genituen ibilaldiko zortzi kilometrotan aurkitutako oztopoak. Berriro ere, aipatu eta txalotzekoak gaztetxoek erakutsi zuten trebetasuna eta jarrera bidean zehar.
Bestalde, hilaren 21ean, San Tomas egunean burutuko dugu aurtengo azken irteera. Pozik ospatuko dugu mendizaleok Baioko gailurrean, Ikastolak hurrengo egunean jasoko duen Gipuzkoa Kirolak saria. Berri onak Jakintza taldea osatzen dugun guztiontzat.Zorionak guztioi !




