Hasiera   Nor Gara   Aholkuak   Fitxategiak   Hurrengo Irteera  Argazkiak   Bideoak  Kontaiguzu   Menura jaitsi     feed

jakinsoroizenburu

bustingorri

Sumendien inguruetan egosten zen salda berezi batean eman omen ziren lehen bizitza sortzeko baldintza egokiak.
Modu berean, irteera bazkarien ondorengo mahi inguruak oso aberatsak suertatzen zaizkigu ideia berriak pizteko. Eta ez da denbora asko eserialdi haietako batean gure ekitaldiak finantzatzeko ideia bikaina otu zitzaigula, administrazioaren errape lehorretatik askatuko gaituena, alegia.
Dakizuenez, badira urte batzuk espainolak zezentxo beltzaren ikurra beren ibilgailuen atzealdean itsasten hasi zirela. Ondoren, kataluniarrak beren astotxoarekin etorri ziren, eta azkenean, euskaldunok gure ardi latxa plazaratu genuen. Zezen harro eta asto kaska-gorraren artean, gure arditxoak nahiko itsura inuzente eta memeloa ematen duenez , Argentinako lurretan aurkitu duten Skorpiovenator bustingorryi dinosauro galanta euskaldunontzat ikur aproposagoa dela pentsatu dugu.
Olentzeroren barkamenarekin (berandu iritsi baitzaizkigu), lehen pegatinak eta kamisetak salgai ditu Blasek liburutegian eta aurki izango dira ohiko saltokietan ere. Errege Magoei eskaerak egiterakoan kontuan izan gure proposamena, ikasturteko azken irteerarako erreserbak egin baititugu Alpeetako bainu etxe batean.

     Iruzkin (1)  | Logoaren irudia zabaldu |  delicious del.icio.us |  feed RSS 2.0

Neguan sartzearekin batera, bukaera eman diogu aurtengo ikastolako mendi egutegiari. Eguraldia dotore portatu zaigu urteko azken txangoan, ederki argitu eta goxatu bai gaitu eguzkiak ibilaldian zehar. Ez nahiz gauza mendia zein ikusgarria zegoen hitzez adierazteko eta irudiez baliatu beharko duzue esan nahi dudanaz jabetzeko.
Urtea azkenetan dugunez, ikastolako mendizale taldea osatzen dugun partetik, URTE BERRIA osasuntsu, askatasunean eta bakean igaro dezazuen opa dizuegu.

     Iruzkinik ez  | Logoaren irudia zabaldu |  delicious del.icio.us |  feed RSS 2.0

Euria, elurra eta lokatza bide lagun genituela Lizarrustitik Ataungo Aia auzoraino egin genuen azaroaren 30an.
Partaideen esperientziari esker arazorik gabe gainditu genituen ibilaldiko zortzi kilometrotan aurkitutako oztopoak. Berriro ere, aipatu eta txalotzekoak gaztetxoek erakutsi zuten trebetasuna eta jarrera bidean zehar.
Bestalde, hilaren 21ean, San Tomas egunean burutuko dugu aurtengo azken irteera. Pozik ospatuko dugu mendizaleok Baioko gailurrean, Ikastolak hurrengo egunean jasoko duen Gipuzkoa Kirolak saria. Berri onak Jakintza taldea osatzen dugun guztiontzat.Zorionak guztioi !

     Iruzkinik ez  | Logoaren irudia zabaldu |  delicious del.icio.us |  feed RSS 2.0


JAKINTZA ikastola mendizaletasuna lantzen

Aurreko bideoak

Irteerak

aurreko irteerak
hurrengo irteera
Eguraldia ยป Ordizian
El Tiempo por Tutiempo.net

Argazkiak Flickr-en


Ikusi mendizaleak


Azken Iruzkinak


Azken mezuak

Fitxategiak: