Hasiera   Nor Gara   Aholkuak   Fitxategiak   Hurrengo Irteera  Argazkiak   Bideoak  Kontaiguzu   Menura jaitsi     feed

jakinsoroizenburu


2008ko urriak 26
Finalista eguna zela eta, Orio aldera abiatu ginen igande honetan. Eguraldi zoragarria, eta ibilbidea oso polita. Erosoa eta polita. Zenbait tokitan bidea estua zen eta horregatik, eta mendizale askok parte hartu genuenez, moteldu egiten zen gure martxa. Ibilbidea hasi eta gutxira lehenengo estutasuna tokatu zitzaigun; ehun bat metro egiteko ia ordu erdia itxaron behar izan genuen. Estutasuna libratu ondoren tiro hotsak eta uso bandoak zerua zeharkatzen ikusi genituen. Gero bidegurutzea: haurrak alde batetik eta gurasook bestetik. Helburua Kukuarri tontorra igotzea zen, baino talde bakoitza ibilbide desberdinetik abiatu ginen, gurasoena pare bat kilometro luzeagoa zela. Kukuarrin, itsaso aldean, jendez lepo gainezka eta berriro estutasunak: kostatu zitzaigun berriro martxa hartzea malda beheran. Hala ere, disfrutatu egin genuen jaitsieran zeuden kostaldeko bistekin. Azkenik, hamaiketako egin behar genuen baserrian denok elkartu berriro eta Orio aldera elkarrekin abiatu ginen. Bukaeran, tragoxka bat, txokolatinak, iazko finalistentzako diplomak eta opariak. Lastima haur guztientzako opariak ez zeudela eta bueltako autobusean zozketatu egin behar. Tokatu zitzaiona pozik eta besteak ba…ez hainbeste.
Beste pare bat gauza: Ibilbidea egiten ari ginela blogari buruzko komentariok atera ziren eta atera genuen konklusioa zera da: badago jendea, parte hartu nahi duena baino ez daki nola. Ez da batere zaila eta saio batean ikasten da. Pentsatu dugu egun batean gelditzea erakusteko.
Eta azkenik, hurrengo irteeretan (Blog-en) aipatzen den bezala, otsaila bukaeran elurretara joatea asmoa dugu. Antolaketan ari gara buru-belarri eta oraindik ez dugu dena prest. Jakan hartuko dugu tokia eta Somport eski-estazioan egingo ditugu praktikak. Eskiatzea dakiena eta ez dakitenontzat irteera da, eta ikasi nahi duenak ere, aukera izango du.

     Iruzkinik ez  | Logoaren irudia zabaldu |  delicious del.icio.us |  feed RSS 2.0

2008 urriak 12
Hainbat buruhauste sortu digun arren, euripean hasi dugun ibilaldia oso gustora burutu dugu.
Txango honetarako bi talde antolatzea aurreikusi genuen, Mendukilon bisitan gehienez 50 kide batera onartzen baitituzte. Aitzarratetan Larraul ibaiaren sorburua ikusi ondoren, Iribasera itzuli eta autobusez leizera joatea zen gure asmoa.

Baina, larritu ginen ostegunean izena emandakoen zerrenda ikastolatik jaso genuenean.
Ehun eta hogeita hamar lagun guztira eta hirugarren talde bat sortu beharrean, alajaina ! Talde bakoitzak leizean ordu bete egingo zituela jakinda, zer egin kanpoan zain egongo zirenekin?
Teknologi berriei esker lortu genuen egoerari buelta ematea. Google Earth-ekin ingurua aztertu ondoren, Aitzarratetatik Mendukilora mendiz joatea erabaki genuen, baina, biderik ez genuen ezagutzen.
Atzo goizean, leizearen kokapenaren koordenadak G.P.S batean sartuak genituela bertara joan ginen bi puntuen arteko lotura egokienaren bila, eta baita lortu ere.

Gaur ordu berean bi talde irten gara Iribasko plazatik mendiz, bakoitza ibilbide desberdinarekin, eta hirugarrena autobusez Mendukilorantz. Bati baino gehiagori ez zaio asko gustatu taldea horrela sakabanatzea, baina, gure ustez ez zegon beste erremediorik, eta bete betean asmatu dugu.
Autobusean joan direnak izan dira leizean sartzen lehenak, eta irteterako zain zegoen oinez iritsitako lehen taldea. Atsedena hartu eta tripa zorriak ase ondoren, ibilgailuan iritsitakoek Iribasko bidea hartu dute, besteak egindakoaren alderantzizkoa, hain zuzen ere. Eta bidean, puntu puntuan ikus-entzumenezkora gerturatzen ari zen hirugarren ibiltari taldearekin gurutzatu dira. Zer uste zenuten bada, gaur ibili gabe libratuko zinetela, ala?
Ordu bietan, bi autobus irten dira Mendukilotik , Iribastik hirugarrena eta guztiok batera iritsi gara Ordiziara hirurak aldera.
Santa Cruz apaizak burua altxatuko balu…!

     (2) Iruzkin  | Logoaren irudia zabaldu |  delicious del.icio.us |  feed RSS 2.0

Azken irteerako argazkiak zintzilikatu bitartean eta bloga animatze aldera, honako bideotxo hau zintzilikatzen det. Ez da National Geographic baino beno…..askotan ez dago urrutira joan beharrik irudi ederrak ikusteko.
Txindokiko Putreakbideoa :)

     (2) Iruzkin  | Logoaren irudia zabaldu |  delicious del.icio.us |  feed RSS 2.0


JAKINTZA ikastola mendizaletasuna lantzen

Aurreko bideoak

Irteerak

aurreko irteerak
hurrengo irteera
Eguraldia » Ordizian
El Tiempo por Tutiempo.net

Argazkiak Flickr-en


Ikusi mendizaleak


Azken Iruzkinak


Azken mezuak

Fitxategiak: