Datorren igandean egingo dugu ikasturteko lehen irteera. Oporretako giroa piska bat luzatu nahian edo, aurten ere gure irteera programa kosta aldetik hastea aukeratu dugu. Zailtasun gabeko ibilaldia Santa Barbarako gotorlekuaren aurrietan hasiko dugu. Mendiaren alde batean itsasoa eta bestean Hondarribia, Irun eta Oarsoaldeko herriak ditugula laster iritsiko gara Jaizkibeleko puntara. Hemendik aurrera zortzi bat kilometro egin beharko ditugu beherantz oraindik Pasai Donibanera iristeko. Bidearen azken zatia izango da dudarik gabe gure haurrei gehien gustatuko zaiena, Donibanetik San Pedrora txalupaz joango baikara.