Hasiera   Nor Gara   Aholkuak   Fitxategiak   Hurrengo Irteera  Argazkiak   Bideoak  Kontaiguzu   Menura jaitsi     feed

jakinsoroizenburu

Hasi dugu denboraldia, eta ondo hasi ere. Hondarribi aldean 108 mendizale elkartu ginen eta hori ez dago batere gaizki. Martxa horretako Jentilak jarritako argazkiak ikus ditzakezue beheko albistean. Zuek ere argazki politak badituzue jarri gurekin harremanetan eta zintzilikatuko ditugu.
Lehenengo martxa burutu ondoren bigarrena dator. Kostaldea utziko dugu eta iaz bezala, bigarren honetan ere lur azpiko sekretuetan murgilduko gara. Hirugarrenean aldiz, zertxobait gogortuko dugu eta mendi puntak ukitzen hasiko gara. Hori hurrengoa. Oraingo honetan, urriaren 12an Iribasko Larraun errekaren sorlekura joango gara. Bertako kareharriaren karstifikazioaren medioz Larraun erreka behin eta berriz bersortzen da, fenomeno ikusgarria erakutsiz. Nafarroako “Guadiana” deitzen diote. Bost kilometroko ibilbidea egin ondoren Mendukilo kobazulora abiatuko gara. Ordu beteko bi hitzordu adostu ditugu kobazuloa ikusteko. Sarrerak 5 euro balio du eta bisitaldia gidatua da. Arropa eraman behar da, barruan 8-10 gradutan egongo garelako.
Izena lehenbailehen ematea komeni da bisitaldiak ixteko, beraz, ea urriaren 3rako dena prest dugun.
Azkenik, Bukaerako elkarte batetan bazkaria antolatzeko enkargua eman digute. Zenbat garen jakitea gustatuko litzaiguke. Iruzkinak bidal ditzakezue apuntatzeko. Hemendik aurrera, piskanaka bada ere, hori izango da bidea egiten ditugun irteeraren ondoko bazkariak antolatzeko. Elkartean, tokia hartzeko jakin behar dugu zenbat garen eta ez igandean bertan esanda.
Egutegian, ibilaldi hau egiteko urriaren 19rako jarri genuen. Ez ginen konturatu data horretan Nafarroa Oinez ospatzen dela. Aldaketa honekin Iruñara joateko gonbitea luzatzen dizuegu. Jaso Ikastolak eskertuko dizue.

     Iruzkinik ez  | Logoaren irudia zabaldu |  delicious del.icio.us |  feed RSS 2.0

Eguraldi dotorea lagun dugula, gogotsu hasi dugu ikasturte berria, berriro ere bi autobus leporaino bete baiditugu .
Pasai Donibaneko kaleetan ezin izan dugu guk nahi hainbat denbora egin, uste baino geldiago ibili baikara bidean .
Jende asko ginen eta bide estuak eta langa asko topatu ditugu.
Ea hurrengo batean hobeto antolatzen dugun eta urtetan aurrera goazenok egarria merezi dugun bezala asetzeko denbora izaten dugun.

     Iruzkinik ez  | Logoaren irudia zabaldu |  delicious del.icio.us |  feed RSS 2.0

Datorren igandean egingo dugu ikasturteko lehen irteera. Oporretako giroa piska bat luzatu nahian edo, aurten ere gure irteera programa kosta aldetik hastea aukeratu dugu. Zailtasun gabeko ibilaldia Santa Barbarako gotorlekuaren aurrietan hasiko dugu. Mendiaren alde batean itsasoa eta bestean Hondarribia, Irun eta Oarsoaldeko herriak ditugula laster iritsiko gara Jaizkibeleko puntara. Hemendik aurrera zortzi bat kilometro egin beharko ditugu beherantz oraindik Pasai Donibanera iristeko. Bidearen azken zatia izango da dudarik gabe gure haurrei gehien gustatuko zaiena, Donibanetik San Pedrora txalupaz joango baikara.

     Iruzkinik ez  | Logoaren irudia zabaldu |  delicious del.icio.us |  feed RSS 2.0


JAKINTZA ikastola mendizaletasuna lantzen

Aurreko bideoak

Irteerak

aurreko irteerak
hurrengo irteera
Eguraldia » Ordizian
El Tiempo por Tutiempo.net

Argazkiak Flickr-en


Ikusi mendizaleak


Azken Iruzkinak


Azken mezuak

Fitxategiak: