2007/08ko mendiko denboraldia amaitu ondoren, 2008/09koari ekin diogu eta jada, egutegia prest dugu. Iaz bezala, denetarik dugu: kosta, kobazulo, ibilbide errazak eta zailtxoagoak, aste bukaera osokoak…
Ekainean egindako asteburuko irteeraren arrakasta ikusita, berriro antolatzen saiatuko gara. Pirineotako beste bailara bisita dezakegu. Batzuk animatu gaituzue egun gehiago jartzeko, baino asteburua nahikoa dela iruditzen zaigu, gehiegi ez nekatzeko. Hurrengo urterako ordea, otsaila/martxorako plan berezi bat antolatzen ari gara urtean zehar mendi irteeratan parte hartzen dugun mendizaleontzat: eskiatzera goaz, monitoreak eta guzti! Oraindik berde xamarra dago baino horretan ari gara. Zerbait lotuta dugunean, zabalduko dugu.
Aipatu bezala, denboraldia amaitu da, eta oso urte polita izan dela esan beharra dago. Inoiz baino gehiago hartu duzue parte, giroa ezin hobea izan dugu (batez ere mahai inguruan) eta horretan jarraitzeko gogoak ikusten ditugu. Beraz, ez galdu forma gehiegi uda honetan, gero berriz hartzeko gehiago kostatzen delako.
Oharra: hiru aldiz saiatu gara Saioa mendira joaten eta hirutan eguraldia dela medio, bertan bera gelditu da. Programatik kanpo eta kotxez, irailaren 7an edo 14an joango gara. Koadrila txiki bat apuntatuta gaude baino irekita dago ere besteontzat.
Bitartean, horra hor Izabako irteeraren jasotako argazki batzuk. Ea Iurrestarazuk noiz zintzilikatzen duen bideo famatu hori.
Oporrak ondo pasa.




