Gipuzkoako eskolarteko mendi lehiaketa
Aspaldi erabili gabeko txano eta aterkien beharra izan dugu gaur. Gogotik bota digu euria eta bideak lokaztuak izan ditugu. Hala ere, ez du hotzik egin eta haizea nahiko pakean izan dugu. Mila esker antolatzaileei hamaiketako goxoagatik.




busabiaga(e)k zera dio:
Jentilak dio “eskerrak antolatzaileei hamaiketako goxoagatik “, eta bai gosari goxoa. Baina euria, lokatza eta hotz pixka bat ere sufritu ondoren, zergatik ez eskertu antolatzaileei guregan ikusitako esfortzua saritzeko ideia. Begira bestela ze oroigarri polita eman ziguten gurasooi Eskolarteko Mendi Lehiaketan. Nik honez gero, itxurazko markoan ipini dut, etxean sartzen den jende orok ikus dezan.
Oharra: Ez duzue sinistuko baina bakarrik Jakintza Ikastolako gurasooi eman ziguten. Iurrestarazuk dioen bezala: TO!! OR ZEOK
2 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.