IKUSI MAPA
TTUTTURREko bideoa ![]()
EUSKAL MENDIAK

E-posta ez da argitaratuko, HTML onartzen da: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong> , 'Smart' Smileys.
| Eguraldia » Ordizian |
busabiaga(e)k zera dio:
Agindu nuen bezala beste argazki sorta bidaltzen dut. Azkenengo aldapa gogorra, hotza, haize traketsa…baino merezi zuen ezta?

iurrestarazu(e)k zera dio:
Ondo ari zarete!
4 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.Nik TTUTTURREri buruzko bideo klip bat sartu diat,
Bideoa 16:9 formatoan zegok grabatuta ta editatuta eta Youtubera igotzerakoan pantailara “eskuadratzen” zidak eta irudiak luzatuta geratzen dituk.
Seguruenik Youtubek izango dik aukera 16:9 formatoan irudiak eskaintzeko,
denbora hartu eta saiatuko nauk kalitatea hobetzen.
Norbait gaiari buruz jakitun bada,……
manu(e)k zera dio:
Kaixo, Jakintzako mendizale taldea.
5 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.Gaur arratsaldean sartu naiz lehenengo aldiz zuen blog berrian eta aitortu behar dizuet benetan gustura ibili naizela bertan atzera aurrera, gora behera.
Bakoitzari berea eta zuei dagokionez, jakin ezazue sekulako meritua duzuela, kasi kasi miraria esango nuke nik. Ez dakit zein den zuen formula baina horrelako jende pila gure mendietan barna gozatzen jartzea ez da makala.
Hori gutxi balitz, orain blog berri honetan txertatzen dituzue mendi irteeretako gora beherak eta oso pinta ona dauka gainera.
Beraz, animo eta segi aurrera!!!
jentila(e)k zera dio:
Imanol txapela kentzeko modukoa duk hire bideoa eta jarri dioken musika ezin aproposagoa. Trenak egiteari utzi beharko diok. Bilduma bat egin eta DVDbat prestatu beharra daukak jendeari banatzeko, askoz ere kalitate hobean ikusiko duk eta. Formatuarena berriz, nik ezin gutxi lagundu dezaket baina saiatuko nauk bata edo besteri galdetzen. Dena den irudi luxeska hoiek ere itxura polita ematen ziotek bideoari.
5 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.Manu,guztion partetik mila esker zure iruzkinagatik.
jentila(e)k zera dio:
Egunon, guztiei.
5 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.Metxarriri laguntza eske nator. Ez dut lortzen picassako argazkien diapositiba pasea ezkerrean eta albistea eskubian jartzea( Ttutturreko albistea). Argazkia denean bai, adibidez: Putterriko albistea.
Bestetik ,badira hiru bat aste google.analytics-en kontua ireki nuela blogaren bisitariak jarraitzeko. Kontua da, denbora tarte horretan bi bisita besterik ez direla agertzen. Atzo programa horretan irakurri diat jarraipena egiteko kode bat txertatu behar zaiola orriari.
https://www.google.com/support/googleanalytics/bin/answer.py?answer=55488
Zer deritzok?
Sorgin(e)k zera dio:
Kaixo Jakintzako mendizaleok:
10 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.Bixen(e)k zera dio:
kaixo Jakintzako mendizale ausartak:
10 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.Gaur lortu dut zuen bloga zabaltzea eta esan behar dizuet izugarri polita iruditu zaidala. Segi horrela! Bideoak zoragarriak eta ideia txalogarria, benetan. Gaurtik aurrera zuen berriak jarraituko ditudala agintzen dizuet. Segi bixkor! Hurrengo arte
jentila(e)k zera dio:
Mila esker guztion partetik, Bixen.
11 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.metxarri(e)k zera dio:
Kaixo Jentila:
Aspaldi honetan zoratuta ibili nauk. Beste bi webgune martxan jarri nahi dizkiagu eta horretan ibili nauk tarte libre bat izan dudan bakoitzean. Gainera, ikasleekin lan gehigarria egitea tokatu zaidak, eta hori gutxi balitz, nire txakurra “Larri” gaixotu eta hil egin zaidak.
Atzo hire emaztea gogorazi zidanean, ohartu nitxoan ahaztuta nuela gune dotore hau eta gaur gogo biziz sartu nauk berriro.
Galderari buruz, oso erraza duk:
<div class=”left”> Picassa kodea hemen sartu </div>
Beno, ea berriro normalizatzen den nire bizitza eta jarraipen estuarekin segitzeko aukera dudan. Hala ere, Aste Santurako etxerako lanak pilatzen ari zaizkidak eta ez zekiat nola ibiliko naizen.
11 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.jentila(e)k zera dio:
Egia esan, kezkatzen hasia ninduan, gaixo edo egongo hintzelakoan. Gugatik lasai egon, moldatzen gaituk eta , noizean behin balantza bat edo beste eginez. Ondo izan 11 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.