TTUTTURREKO BISTAK
Astelehenean ezabatuko dut albistea, ibilbidearen argazki politekin bete dezazuen. Nik bakarrik argazki bat (Ttutturretik ikusten dena) jendeari hortz luzeak jartzeko. Hor dijoa!
Blas, datorren irteerari buruzko kuriosidade hau sartzen diat; Imanolek
Datorren igandeko ibilaldiak badu aipatzea merezi duen kontu bat:
Ibilbidea hasi eta segituan Amutxateko leize ingurutik pasako gara.
Kobazulo hau SATORRAK espeleologia taldeak aurkitu zuen 1988 urtean. Bertan 6 urte lanean eman eta gero 1995ean galeria handi batekin egin zuten topo eta sorpresa!!…… bertan “kobazuloetako hartzaren” aztarnategi bat aurkitu zuten. 200 hartzen hezurdurak aurkitu zituzten, orain dela 30.000 urte baino zaharragoak eta nahiko egoera onean kontserbaturik. Modu honetako Europako aztarnategi garrantzitsuenetako bat omen da. Paleontología aldetik duen garrantzia dela eta kobazuloaren sarrera itxita dago.
Interesgarria ezta?





metxarri(e)k zera dio:
Eh, Blas:
Mezuak ez direla ezabatzen. Beste mezu bat jartzen baduzu, tira, baina hau ez ezabatu. Beste aukera bat da mezua editatzea eta aldaketak bertan sartzea. Hori bai, hankasartze ikaragarria izan ezean, mezuak ez ezabatu.
2 hours igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.busabiaga(e)k zera dio:
Nik beste bitxikeri bat dut. Arkuek dira. Arkuek hauek Ttutturretik gertu daude eta oso eraikuntza bereziak dira. Gaur egun oraindik ere zertarako erabiltzen ziren eztabaidatzen da. Argitalpen batzutan, txerriak gordetzeko eraikuntzak zirela zabaldu bazen ere, hori ez da egia. Eraikuntza horiek ez dute zerikusirik arkuekin eta gainera, haiek askoz ere txikiagoak dira.
Beste argitalpenek XIX. mende bukaera aldekoak direla eta artaldeak otsoen kontrako babesteko erabiltzen zirela diote.
Barandiaranek eta beste adituek, babesleku hauek askoz ere zaharragoak direla uste dute (mende batzuk) eta gainera, ez animaliak, baizik eta artzaina bera babesteko erabiltzen zirela.
Azkenik, beste istorio batzuek, jentilak, lamiak eta abarrekin erlazionatzen dituzte txabola hauek.
23 hours igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.