Kukuaren kantua entzun baino lehen hasi dira bazterrak loratzen eta ez dakit parte oneko gauza izango den. Ez ote du neguak kuku bat egiteko asmorik? Autobusean denontzako tokirik ez, eta kotxetan joan behar izan genuen batzuek Lizarrustiraino. Asko pozten gaitu azken aldi honetan Ikastolako mendi irteeratan parte hartzen duen jendetza ikusteak. Nahiz eta, buruhauste batzuk ere sortzen dizkigun hainbesteko taldeak gure mendietako bide txurretatik barrena mugitu arazteak. Guk ahalegin handia egiten dugu ibilbidea aukeratzean, denen gogokoa izan dezan. Eta gure mendi bazterrak ezagutuz, kirol pixka bat eginez, ondo pasatzea da gure helburua.
Baina,batzuentzat oso erraza den bidea, besteentzat, berriz, gogorregia da. Badira irteera guztietara etortzen diren haurtxoak eta bizkor asko eta inongo eragozpenik gabe mugitzen direnak. Beraien martxa jarraituko bagenu korrika txikian egin beharko genituzke txangoak. Beste batzuek, berriz, noiz behinka etortzen zaizkigu eta nekez jarraitzen diote tropelari. Baliteke, horregatik-edo bat baino gehiago zapuztu izana eta ez da gehiago gurekin etorri.
Hauetakoa bazara animatu egin nahi zaitut, ez etsi , ohitura falta bat besterik ez da , nahiko izango duzu bi edo hiru irteeretara etortzea taldeari inongo zailtasunik gabe jarraitzeko. Izan ere, uste duzun baino gaitasun handiagoa duzu guk antolatutako ibilaldiak egiteko. Beraz, animatu eta etorri gurekin!
PUTTERRIko mapa




iurrestarazu(e)k zera dio:
Ados Jentilak dionarekin. Agujetak kentzeko modurik hoberena, gorputzari berriro “egurra” ematea da. Harrigarria da 5 urteko haurrak mendian nola ibiltzen diren ikustea.
Ez kikildu guraso! ez utzi haurrei aurrea hartzen!
p.d. Aurreko artikuluaren info osagarri bezala, Putterriko bideo bat sartu diat BIDEOAK atalean
2 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.jentila(e)k zera dio:
Polita bideoa benetan. Etxeko lan bat jarriko diat Espilber: ea lortzen deken Putterriko albistearen azpian link bat egitea hire bideoarekin. A, eskerrik asko Putterriko argazkietarako link-a zuzenduenari.
2 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.jentila(e)k zera dio:
Ezago lo! Liburutegiko sagua ere esnatu beharko diagu.
3 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.busabiaga(e)k zera dio:
A ze maila geurea! Oskar Saria merezi duzu Imanol!Ea blog honekin, mugak gaindituta, produktoren batek zure lanean erreparatzen duen. TO! HOR ZEOK.
3 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.iurrestarazu(e)k zera dio:
Hi Blas “peloteo” gutxiago……
3 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.Honek geroz eta gahiago “menage a trois” bat ematen dik
Beste jende bati ere lekua utzi beharko zioagu, ala?
Hurrena animatzen denari kafea nire kontu
metxarri(e)k zera dio:
Ez dakit zein den, baina kontuz ibili kodean eskua sartzen duzuenean.
Berriro ere gauzak hankaz gora aurkitu ditut. Ez zen beste munduko gauzarik, baina bloga desitxuratu egiten dugu.
Eh, izugarria zuena. Martxa honetan, IKTeroak izendatuta gelditzen zarete.
4 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.jentila(e)k zera dio:
“Mea culpa”izango zen.
5 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.metxarri(e)k zera dio:
Aupa Jentila:
Kontua ez dek erruduna bilatzea. Denok egiten baitizkiagu horrelakoak eta larriagoak.
Bakarrik jarri nian arreta handiagorekin ibiltzeko. Besterik ez.
Eta segi eurra ematen. Ikiarri gustatzen zaidak sortzen duzuen giroa eta daukazuen “martxa”.
5 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.jentila(e)k zera dio:
Mikel ez diat horrela hartu. Saltsetan gabiltzanok maiz sartzen diagu hanka, eta errua aitortzea ikasteko beste pauso bat besterik ez duk. Izugarri estimatzen diat gure nora ezak eta akatsak zaindu eta garbitzen dituen norbait gainetik edukitzea. Losintxak gustatzen zaizkit, baina, beharra ikusten duanean ez izan errukirik kaskarrekoren bat edo beste banatzeko.
5 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.