IZABARA GOAZ!!!!!!

Ekainako proposatu genuen irteeran apuntatzeko epea bukatu egin da. Izugarrizko arrakasta izan du eta 107 pertsonak eman du izena parte hartzeko irteera horretan. Ostiral honetan arratsaldeko 7etan geldituta gaude Barrena kultur Etxean bileratxo bat egiteko. Bertan irteerako zerbait aurreratuko dugu eta bidaia planifikatzen hasi beharko dugu denon artean. Egia esan, ez da erraza hainbeste jende mugitzen hastea, eta hasiera batean Echo aldera joatea pentsatu bagenuen ere, toki falta dela eta, Izabako Asolaze Kanpina beteko dugu, izan ere, aterpetxea, bungalow eta gela guztiak alokatuko ditugu. Izaba eta bere ingurua izugarri polita da eta irteerak ederrak ditu; ea aukeratzen ditugunak zuen gustukoak diren. Ostirala arte beraz!




metxarri(e)k zera dio:
Itzela!!!
Ez dakizue zein nolako inbidia ematen didazuen. Nire orkatilak behar bezala baleude…
Ea dena ongi ateratzen den eta Ikastolako pabiloia merezi duen lekuan uzten duzuen.
49 mins igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.busabiaga(e)k zera dio:
Beno, ostiraleko bilera prest dago. Denak daude abisatuta, eta bat izan ezik (ezin duelako) beste guztiak hemen izango ditugu. Zer iruditzen zaizue,egoera aprobetxatuz, kainoia montatu eta gure blog polit honen aurkezpen txiki bat egiten badugu bileran bertan? Gauza motz bat, jendea mogitzen hasteko eta hurrengo igandeko irteerari buruzko iritziak ematen hasteko. Bi gauza gehiago: Google Earth-ena “todo un puntazo” eta izena, gero eta “repipi” gutxiago egiten du.
2 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.