Aupa mutilok, zuek ere motxila alde batera utzi eta teklatuari txinpartak ateratzen arituko zaretelakoan, hemen dituzue proposamen batzuk:
- Blogaren izena: Blasek zioen badirela elkarte gehiago izen berarekin (IKASMENDI)
Nik “JAKINSARO” proposatzen dizuet. Ikastolako beste izenekin identifikatzen da (JAKINTZA, JAKINTZAZU, EUSKALJAKINTZA)eta gure mendi eta baserrietako toponimo askotan agerten den “saro - saroi” izenekin. Aproposa iruditzen zait gure artaldearen bilgune bihurtu nahi dugun bazterra bataiatzeko.
Tira, nire alabaren iritziz ez omen du ondo “sonatzen” , baino hitz xelebregoetara ohitu behar izan diagu azken urte hauetan… - Argazkiak eta postarentzat google kontu berri bat sortu dut: jakinsaro@gmail.com. (Picassara sartzeko ere kontu bera erabili.)
Nire ustez, azkoz hobeto moldatuko gara argazki eta artxiboak toki bakar batetik kudeatuz.
Argazki batzuk igo ditut eta konturatu nahiz ez duela oso erresoluzio handian bidaltzea merezi, toki gehiegi hartzen baitute. Igo aurretik argazkiei ikastolaren logoa itsatsi diet eta erresoluzioa jaitsi. Hala ere, berehala gainezka egingo digulakoan nago, eta agian, zerbait ordainduz zakua handitu beharko dugu. Irteeretan txapela pasatzen hasiko gaituk finantziazioa lortzeko. - Pirineotara irteera:
Bihar goizean joango nahiz KUTXAra kontu bat irekitzera, eta komeni da bi lagunen izenean jartzea. Baten batek, goizeko zortzi eta erdietan azaltzerik baduzue, kasu egin. (Blas: hirekin pentsatzen ari nauk)
Somatuko duzuenez, ni bero-bero nabil kontu honekin ,(Begoña sutan),eta hoztu baino lehen bidali zuen iritziak eta proposamenak.



iurrestarazu(e)k zera dio:
joe, hemen etzeok loik hartzeik!!
2 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.Jentil-men: lan pixkat ein dek. Blogeko goiburuaren diseinua earki geau dek, ikastolako logoa etab. Izenari dagokionez,…..ba beeeno, nei e belarrin itten ziak halako “repipi” bat, baina hoberik agertzen ez den bitartean balio lezake. Ordurako agian ohittu ingo gaittuk.
Argazkiak jasotzeko kontu berriari dagokionez,O.K.
oain Blasei adarra jotzea nijok
eongoattuk
Maite(e)k zera dio:
Aupa, menditalde!
2 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.Izenari dagokionez, Jakinsaro gustatzen zait (nik ikasmendi ikusi nuenean, jakinmendi izenaz pentsatu nuen, baina ez nuen ezer esan gehiegi ez nahastearren…). Bestalde, zergatik ez duzue irekitzen Flickr-en pro kontu bat? Nik uste dut bakar batzuk euro bat jarrita egiten dugula -nik euskaljakintzarako badaukat- eta ez dauka inongo mugarik. Amaitzeko, Mikel Etxarriri esan nahi diot bere logoa ikusi gabe nuela eta, behin iritzia ematen hasita, azpiko gorri hori ez zaidala gehiegi gustatzen. Ikastolaren laranjarekin ez doa batere ondo edo nire irudipena baino ez da???
iurrestarazu(e)k zera dio:
S.O.S.
2 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.Iruzkin bat egiterakoan; sartu daiteke argazki bat bertan ikusten dela? Ibili naiz “estekarekin” bueltaka eta ez dut lortu” (agian astakeri bat da planteatzen dudana)
metxarri(e)k zera dio:
Imanol, ez duk astakeriarik. Ikusi bestela.
Hori bai, hori egin ahal izateko, iruzkina normal idatzi eta bidali. Gero, iruzkinaren azpialdean “editatu” botoia sakatu eta hortxe editore handia zabalduko zaik eta bertan txertatu irudia ohiko bidea jarraituz.
2 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.jentila(e)k zera dio:
Nolako eguna egiten duen Alotzako ordekatik barrena ibiltzeko !. Hala ere ez pentsa haserre nagoenik etxe zuloan pantailaren aurrean, oso gustura bai nago guztion artean bazter honi ematen ari garen itxurarekin.
Bueno, hemen dituzue erantzun, proposamen eta galdera batzuk:
Mikel, “google calendar” -ekin ez diat asmatzen hik proposatutakoa egiten eta nire ustez ez duk posible. Botoi honek, googleren kontua dugunoi, jakinsoroko egutegia ikusi edo geure egutegian txertatzeko aukera ematen ziguk . Probatu ezazue guztiok, polita da, oraindik euskaraz egon ez arren.
Zer arraio da “ikusi mendizaleak”?(argazkien azpian).Sakatu eta ez dik ezer egiten.
Jakintzako gunetan sartzeko link-ak eskurago jarri beharko gintuzke, orriaren azpialdera jaitsi ordez. Agian, bideoak eta flickr argazkiak beste orri batera pasatuta.
Maiterekin bat nator logoaren koloreaz diodanarekin, gorria biziegia gelditzen da izenburuaren tonoarekin. Jakintzako koloreetara aldatu dut eta bi irudi egin ditut: bata izena txertatuta duela eta bestea gabe .

Ea zer iruditzen zaizkizuen.
Bestetik probak egin ditut Piccasan argazkiekin eta izugarri gustatu zaizkit aurkitu ditudan aukerak.
Albunei eta argazkiei mapan duten kokapena jarri diet. Jarri martxan Google Earth eta kristoren sorpresa izango duzue.
Honi izena itsatxi diot
Hau berriz izenik gabe.
2 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.Aprobetxatu zuen proposamenak egiteko, inauteriak direla, gaur jai daukat eta.
metxarri(e)k zera dio:
Kaixo Jentila:
Hemen jarritako irudiak ezin dizkiat Picassan ikusi. Akaso albuma pribatua zegok? Beste zortzi album arazorik gabe ikusten dizkiat eta.
Bestalde, “Ikusi Mendizaleak” atalean, gure garaian Ordiziako Mendizaleekin (Txapelaundirekin) egindako irteeretan abesten genizkian abestiak sartu nahi nizkian. Abesti guztien “erregina” horixe izanik, izenburu hori jartzea otu zitzaidaan. Ni ere ohartu nauk jarritako erreproduktorea (Google-ek eskaintzen duena) ez dabilela. Amaraunean begiratuko diat hori zergatik gertatzen ari den jakiteko eta konpontzeko.
2 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.jentila(e)k zera dio:
Kaixo Mikel:
2 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.Konpondu diat irudien kontua Picassan. Bilduma pribatua bezala zegoen.
metxarri(e)k zera dio:
Tira, bide arriskutsu eta pikorrak zeharkatuz, lortu diat irudiaren helbidera iristen. Ikusiko duzue dagoeneko aldatuta dagoela.
Jentila, Google Calendar txertatzeko bideari dagokionez, honako urrats sinple hauek jarraituz lortuko duk:
1. Google Calendar-en sartu eta Jakinsaro egutegia hautatu (derrigorrezkoa duk egutegi bat hautatuta edukitzea) ezkerraldean agertzen den menuan.
2. Normalean, kolore urdinez agertzen duk lehen egutegia. Izenaren aldamenean gezi txikitxo bat ikusiko duk.
3. Gezi txikian klikatu eta zabaltzen den menuan “Configuración del calendario” klikatu.
4. Zabaltzen den orrian, “Incrustar este calendario” ikusiko duk eta bertan kode puska bat.
5. Kodea kopiatu eta gure blogean itsatsi.
6. Kode horretan, neurriak aldatu eta 300-225 jarri width=”800″ eta height=”600″ horien ordez.
7. Aldaketak gorde eta…. Tatxaaaaannnn!!!! Egutegi partekatua gure blogean.
Animo Jentila, denok ez zeukaagu egun osoko jaia inauteriengatik eta hi sasoiko ikusten haut.
2 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.jentila(e)k zera dio:
Mikel:
2 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.Bizkorra haiz mutil, hori duk gauzak di-da batean egitea.
jentila(e)k zera dio:
Eskerrak gure Guardako aingeruari lortu dut nahi nuena. Itxuraz, nahiko estue gelditu da, baina azpian daukan botoia sakatu eta lehengo botoiak eskaintzen zituen aukera berberak ematen ditu.
2 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.metxarri(e)k zera dio:
Ez diat uste Goardako aingerua naizenik, bokazioz ez, behinzat.
Beno, handiagoa eta erdian jarri diat. Ikusiko diagu 1024ko pantailatan nola gelditzen den bloga.
Eutsi goiari!!!
2 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.metxarri(e)k zera dio:
Beno, Google erreproduktorearekin etsita, beste sistema batera jotzea erabaki diat. Podcast (palabras mayores) izeneko gauza bat sortu eta bere jarioari esker, jarritako erreproduktore horretan, podcast horretan igotako abestiak edo ahozko mezuak entzungai izango dizkiagu.
Badakizue, animatzen bazarete, ahozko mezuak grabatu, niri MP3 fitxategia postaz bidali eta guztion eskura jarriko dizkiagu.
Momentuz, Ken Zazpi taldeak “Ikusi Mendizaleak” abestiaren bertsioa besterik ez diat sartu, baina zuen ahots ezti eta goxoaren zain gelditzen nauk.
2 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.Maite(e)k zera dio:
Orain askoz ere itxura hobea du (blog osoak!!!). Portzierto, konturatu al zarete “ikusi mendialeak” jartzen duela eta ez “ikusi mendizaleak“? Aleena ez dago gaizki baina ez dut uste hori jarri nahi zenutenik, ezta?????
3 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.imanol(e)k zera dio:
Bilatzailean bloga bilatzeko http://jakintza.blogsome.com/ sartzen dugu.
3 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.Ez zen hobe izango http://jakinsaro.blogsome.com/ jartzea. Gauzak errezten joateko diot, bestela hainbeste klabe, pasatiz….etab, ni nahasten hasita nago.
odo izan
metxarri(e)k zera dio:
Maiterentzat:
Ni “gorrixamarra” izan naiz beti eta beltzarekin konbinatuta ikaragarri gustatzen zaidalako jarri nituen kolore horiek. Nolanahi ere, logo hori ez nuen egin ikastolako 40. urteurrenaren ikur bihurtzeko, baizik eta txosten batean zegoen hutsune itsusi bat betetzeko. Gainera, txosten hori fotokopiatuta banatu behar genuenez, kolore horiekin askoz hobeto ikusten zen. Orain, ikasleek politagoa eta txukunagoa egingo dute eta zure kezka guztiak desagertuko dira.
Imanolentzat:
Aipatzen duzun hori egin daiteke, baina beste blog berri bat sortzea eskatuko luke. Horretarako prest? Baiezkoa esaten badidazue, berriro ekingo diogu sortze prozesuari eta martxan jarriko genuke, baina ez dakit merezi ote duen. jakintza.blogsome.com gogoratzea edo jakinsaro.blogsome.com antzekoa izango da, ezta?
6 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.iurrestarazu(e)k zera dio:
Ados Etxarri
7 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.Utz dezagun dagoen bezala
iurresta(e)k zera dio:
metxarrirentzat
Nire proposamena
Ea ulertzeko moduan jartzen dudan.
Jendeak blogean parte hartzeko aukera dauka artikulu bakoitzeko iruzkinetan sartuz, halere iruditzen zait parte hartzea nahiko mugatua geratzen dela.
Polita izango litzateke edonork bere proposamenak, bere emailean idatzi, argazki bat gehitu, edo pps bat edo word bat edo link bat…… eta Blogera bidali ondoren, adibidez KONTAIGUZU atalean klikatu eta gurasoek bidalitako proposamen horiek bertan zuzenean ikusteko aukera balego (korreo publiko antzeko bat edo)
80 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.Alde batetik bloga kudeatzen dugunok orain arte bezala segituko genuke blogeko atal nagusiak txukun mantentzen, hau da, HASIERA atala, ARGAZKIAK, BIDEOAK,IRTEERAK…….., bestalde, atal dinamikoago bat egongo zen jendeak erraz-erraz parte hartu ahal izateko.
Beno, ta? Posible da halako zeoze sortzea?
esangoek
metxarri(e)k zera dio:
Kaixo Imanol:
Hire proposamena ulertzen diat. Zoritxarrez, blogak ez dik horrelako aukerarik eskaintzen. Dena den, begiratuko diat ea sistemaren bat asmatzen dugun hori egin ahal izateko.
97 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.