Gure ikastola, aspalditik interneteko amaraunean murgilduta dabil. Asko izan dira orain arte gure ikastolatik bultzatu eta aurrera atera diren ekimenak, horietako askok egundoko arrakasta eta komunitatearen aitortza publikoa lortu dutelarik.
Nolanahi ere, orain arte, aurrera atera diren ekimen guztiak ikasle eta irakasleek bultzatutako proiektuen ingurukoak izan dira. Gurasook, orain arte, dinamika horretatik at gelditu gara eta horri amaiera emateko garaia heldu delakoan gaude.
Beharbada, teknologia berrien kontu honetan, gure seme-alabook bezain iaioak ez gara izango, baina guk ere gure ekarpena egin dezakegu eta interesgarria izan daitekeela pentsatzen dugu.
Gure kasuan, ikastolako mendi-irteerak antolatzen dituen taldeko gurasoak garenez, mendizaletasunari buruzko blog bat egitea erabaki dugu. Gure asmoa, irteera horien inguruko oharrak, kronikak, irudiak, bideoak… hemen argitaratzea da. Horretarako, zuen laguntza beharrezkotzat jotzen dugunez, izena emateko aukera zabalik uzten dugu nahi duen orok proiektu honetan parte hartzeko aukera izan dezan.
Izena eman nahi duenak, Erregistratu (beheko menuan agertzen da) izeneko estekan klikatu eta eskatzen diren datuak bete beharko ditu. Hori egin ostean, guk eskakizuna jaso eta izena eman duenarekin harremanetan jarriko gara.
Animatu zaitez eta parte hartu!!!




iurrestarazu(e)k zera dio:
Beno, bloga martxan jarri beharko diagu,…. ala?? eman eurre teklatuari
4 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.Maite(e)k zera dio:
Aupa, mendizaleak!
5 days igaro da (dira) mezua idatzi zenetik.Beraz, gurasoak ere blogari Jakintzan!! Ondooo… Zuen ekimena izugarri polita iruditu zait eta hementxe nauzue ahal dudan neurrian laguntzeko prest. Oraingoz , dena den, uste dut nire ekarpena blog mailara bakarrik muga daitekeela; izan ere, azken urteetan mendi gutxi eta ordenagailu asko egon baita nire bizitzan eta ez dut uste irteera batean oso urrun iritsiko nintzatekeenik…
Animo blog berriarekin eta eutsi goiari!