Azkeneko hiru urteetan bezala, aurten ere elurretara joateko bidaia antolatu dugu. Denboraldiko egutegian irteera hau otsaileko 11an aurreikusi bagenuen ere, tokiaren falta dela eta, otsailaren 25era atzeratu dugu.
Irteera : otsailaren 25ean, goizeko 6etan Arboledatik.
Buelta : otsailaren 26an, iluntzean Arboledan.
Alojamendua : Jakako “Universidad de Zaragoza” aterpetxean.
Kalkulatu dugu pertsonako 90 € ordaindu behar dugula. Prezio honetan autobusa, alojamendua (biko gelak bainuarekin) pentsio erdian, bi egunetako eski alokairua*, pistarako sarrerak eta bidaia. Pentsio erdian larunbateko afaria eta igandeko gosaria sartzen dira.
Larunbata eta igandeko bazkaria pistatan egingo dugu eta bakoitzak eraman behar du.
Ordainketa egiteko:
Izena ematerakoan, eta bidaia ziurtatzeko, derrigorrezkoa da prezio osoaren erdia ordaintzea.
Gainontzeko ordainketa, bakoitzak nahi duen bezala egin dezake.
KUTXA 2101 0073 12 0012067708
Dirua sartzerakoan izen-abizenak (bakarrik izen-abizenak) jarri, mesedez.
*Eskiak alokatu behar ez dituenak 15 € gutxiago jarri behar du.
Bestalde, hemendik aurrera Jakinsaro Taldearen kronikak, albisteak, argazkiak, bideoak eta abar, http://jakinsaro.jakintza.net helbide berrian argitaratuko ditugu. Blogsome ixtera goaz (edo dagoen bezala geldituko da). Beraz, badakizue, ondo apuntatu helbide berria eta ez galdu kontaktua.





